Zigarroa: pazientzi kontua ote?
1992/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Erretzearen eta minbiziaren arteko harremana estua dela etengabe gogorarazten digute.
Antza denez, minbiziaren eragina estu lotuta dago honako faktore hauekin: eguneroko zigarro-kontsumoarekin, erretzen hasten deneko adinarekin eta arnasten den ke-kopuruarekin.
Hogei edo zigarro gehiago erretzeak, hogei bider edo gehiago handiagotzen omen du birikako minbizia garatzeko arriskua eta joera hori, erretzeari utzi eta handik hirubat urterarte ez da jaisten hasten.
Birikako minbiziarekiko hilkortasuna erretzaileen artean (ehun mila pertsona eta urteko) 78,6koa den bitartean, 3,4koa da erretzen ez dutenen artean.
Minbiziaz ez eta beste zenbait kausaz hil direnen gorpuetan eginiko autopsiek, honako hau adierazten digute: zuhaitz bronkialeko metaplasia ez-erretzaileen artean 3,8koa den bitartean, erretzaileen artean % 99,5ekoa dela.
Minbiziagatiko pronostikoa izugarri larria da.
Biziraupena (bost urterarte kontutan hartzen dena) % 5ekoa da, eta hilkortasuna, beraz, % 95ekoa.
Diagnostikoa egiten denerako, % 80 opera ezinak dira jada eta % 20 bakarrik dira operatzeko modukoak, baina hauetatik minbizi asko ez dira erauzteko modukoak izango eta % 5 soilik helduko da bost urte bizitzera.