Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunean
2019/02/08 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Horren adierazgarri, Teknopolis telebista-saioak gaia berariaz landuko du asteburu honetan. Hala, Itziar Aretxaga Mendez astrofisikaria eta Lorea Argarate Zubia telekomunikazio-ingeniaria ezagutzeko aukera izango du ikus-entzuleak. Horrez gain, erreportaje nagusian, lanbide heziketan emakumeek arlo industrialean ematen ari den pausoak azalduko ditu saioak. 13:30ean, larunbatean ETB1en eta igandean ETB2n. Norteko Ferrokarrilla irratsaioan, berriz, Maia Garcia fisikaria izango da protagonista.
Emakume horiek guztiak eredu dira neska gazteentzat. Eta horretan sakontzeko, BIZILABE guneko gaztetxoek ekintza berezi bat egingo dute. Bost emakume zientzialari historiko oinarri hartuta, haien lanarekin lotutako esperimentuak eta proiektuak egingo dituzte.
Gaur egungo neska ikertzaileak ezagutzeko, berriz, aukera ezin hobea ematen du Elhuyar aldizkariak, Ekineanataleko elkarrizketen bitartez.
Halaber, PLOTINA proiektuko bazkide da Elhuyar. Europa-mailako proiektu horrek ikerketa-zentroetan berdintasuna lortzea du helburu, eta, bide horretan laguntzeko, erreminta-kutxa bat argitaratu berri du webgunean, edozer ikerketa-zentrok jarraibide bat izan: zentroa zer egoeratan dagoen aztertzeko gakoak, har ditzakeen neurri-sortak eta hartutako neurrien eragin monitorizatzeko tresna bat eskaintzen ditu erreminta-kutxak, besteak beste.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia