Zerriak tartean
1999/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Mende honetako izurrite latzenak sortu dituzten birusak ikertu ondoren, hauen jatorria giza birusen eta hegazti-birusen mutazioan dagoela jakin da. Hau dela eta, birologoek izurrien transmisioan hirugarren animalia tartean zegoela susmatu dute aspalditik, eta ikerketa luzeen ondoren animalia hori aurkitu dute: zerria.
Izan ere, hegazti-birusak gizakiengan garatzeko gai ez direla erakutsi dute, baina bai zerriengan, giza birusekin batera. Animalia hau, bai hegazti eta bai gizakiekin harremanetan dago etengabe eta, beraz, erraza da aldi berean bi birus-motak garatzea eta mutazioaren bidez birus berriak sortzea. Birus hauek izan ziren izurrite arriskutsuenak sortu zituztenak, hala nola Hong Kong-eko Oilo birusarena.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia