Zerk kontrolatzen ditu ordulari biologikoa eta niniaren mugimenduak?
2002/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Argitaratu berri den ikerketa bati esker, hobeto ulertzen da nola egokitzen zaizkion argiari bai erritmo zirkadianoa bai niniaren ixte-irekitze mugimenduak. AEBetako Begiaren Institutuak eta Howard Hughes Medikuntza Institutuak bultzatu dute ikerketa hori eta Science aldizkarian argitaratu da.
Ikertzaileen ustean, melanopsina izeneko proteina argiaren detekzioarekin erlazionatuta dago, baina ez irudiak eratzeko prozesuarekin. Proteina hori duten zelulen eginkizuna aztertzeko, melanopsinarik gabeko sagu transgenikoekin egin dute lan. Nonbait, melanopsinadun zelulek sarea osatzen dute erretinan, eta horren bidez jakiten da zenbat argi dagoen eta zenbat irauten duen.
Aldiz, ikusmenarekin lotutako zelulek argiaren eta ilunaren arteko mugak detektatzen dituzte. Gainera, argi gelditu da melanopsinak duen garrantzia, sagu transgenikoek zailtasun ikaragarria baitzuten eguna-gaua ziklo naturalari jarraitzeko, eta horrek kalte larriak eragiten zizkieten.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia