}

Zergatik bost hatz esku bakoitzean?

2001/06/22 Elhuyar Zientzia

Britainia Handiko ikertzaile batek ibiltzean edo gauzak hartzean eraginkortasuna izateko, hatz-kopuru maximoa bost dela aurkitu du. Kopuru handiagoekin emaitzak ez dira onak izaten, anatomikoki hezurrak oker hazten direlako.

Chris Hayes saguen genomarekin esperimentuak egiten dituen zientzialari horietako bat da. Bere Oxford-eko laborategian malformazioak sortzen dituen gene bat aurkitu du, eta hanka bakoitzean hatz asko dituzten saguak aztertzeko aukera izan du. Horietako bati, adibidez, Doublefoot deritzo, hamar hatz dituelako atzapar bakoitzean.

Gehiegizko hatz horien hezurrak okertuta hazten dira, eta, azkenean, saguak orkatilaren gainean ibili behar izaten du. Horrek etsaietatik ihes egiteko traba handia egiten dio. Harraparien kasuan, berriz, oztopoa harrapatzeko garaian azaltzen da.

Ez dago arazorik, ordea, hatz gutxiago izatean. Zaldien apatxak hatz bakarreko diseinua du, eta behiak biren gainean ibiltzen dira. Hayes-ek esan du sei hatz izatea gizakiarengan ohiko malformazioa dela eta, psikologikoki ez bada, ez duela inolako trabarik sortzen eguneroko bizitzan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia