}

Zenbat izar ikusten ditugu?

2003/07/23 Elhuyar Zientzia

Gizaki batek Lurreko alderik ilunenean zerura begiratu eta ikusten dituen izarrak zenbatuko balitu, 5.000 izar inguru daudela esango luke. Aldiz, hiri argitsu batean gauza bera egingo balu, 100 besterik ez lituzke ikusiko.

Teleskopio berrienen laguntzaz, ordea, zenbakiak asko aldatzen dira. Hain zuzen ere, Australiako astronomo-talde batek, munduko bi teleskopio onenetarikoen laguntzaz, ikusteko gai garen unibertsoan zenbat izar dauden zenbatu du: hirurogeita hamar mila trilioi izar, hain zuzen ere (70x1021).

Kalkulu hori egiteko Anglo-Australian Observatory in northern New South Wales-eko eta Kanariar uharteetako teleskopioak erabili dituzte. Teleskopio horiek unibertsoaren zati bati begira jarri eta handik jasotzen den argia zehaztasun handiz neurtu dute. Argi horren arabera
unibertso-zati horretan zenbat izar dauden kalkulatu dute eta, ondoren, ikusteko gai garen unibertsoan zenbat dauden ondorioztatu dute. Ez da, beraz, lan makala izan!

Neurketaren berri International Astronomical Union erakundearen bilera orokorrean eman dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia