Zenbat herbizida eta non bota kalkulatzen duen makina
2003/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
F. Luerweg/bonn U.
Bonn Unibertsitateko ikertzaileek herbizida-ihinztatzaile adimentsua garatu dute. Makinak hiru kamera digitalen eta ordenagailu baten bidez detektatzen du sailean zenbat belar txar dagoen eta belar txar hori zein den. Eta, datu horietan oinarrituta, hiru herbizida posibleetatik zein eta zenbat botako duen kalkulatzen du une oro.
Ikertzaileen arabera, horrela lan eginda, herbizida-kantitate erdia baino ez da isurtzen. Oraingoz prototipo bat eraiki dute, nahiz eta dagoeneko konpainia bat sortu duten asmakizuna kopuru handietan fabrikatzeko.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia