Zelularen nukleoan sartzen den orratza

Zelularen nukleoan sartzen den orratza


Nanoorratz deitu diote egileek, Japoniako ikertzaile batzuek; eta ez da gutxiagorako, 200 nanometro zabal eta zortzi mikrometro luze besterik ez da eta. Azken finean, indar atomikoko mikroskopio baten silikonazko punta zorroztuta egin dute orratza; horretarako, ioi-izpiak erabili dituzte.

Orratz horrekin zelula baten barruko molekulak leku batetik bestera eraman omen daitezke, edo DNA-harizpiak nukleoan sartu probak egiteko gene terapian.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Nanoteknologia