}

Zelula ametatik neurona motorrak lortzeko errezeta

2002/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

AEBetako Columbia Unibertsitateko ikertzaileek zelula amak neurona motorrak bilakatzeko behar den nahaste molekular zehatza asmatu dute. Besteak beste, ikusi dute azido erretinoikoak eta sonic hedgehog proteinak zelula amei neurona motorrak bilakatzen laguntzen dietela. Gainera, nahaste horren laguntzaz lortutako neurona motorrak oilaskoen enbrioien muinean txertatu ondoren, besteekin batera garatzen direla eta beren lana ere ondo betetzen dutela frogatu da.

Ikertzaileen esanean, antzeko metodologia bat gizakietan ere erabili ahalko da, lesio edo gaixotasunen ondorioz galdutako nerbio-ehuna berriro sorrarazteko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia