}

Zapore txarreko barazki osasuntsuak

2001/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Askok gustuko ez badituzte ere, barazkiak jateak osasunari mesede egiten dio. Minbiziari aurre hartzeko ematen diren aholkuetako bat barazkiak jatea da, adibidez. Fitonutrienteek, barazkiek defentsarako erabiltzen dituzten substantziek, minbizia eragozten laguntzen dute, baina oso zapore txarrekoak dira. Horregatik, barazki eta fruituen industriak urteak daramatza osagai horiek jakietatik eliminatu nahian. Zaporea osasunaren lepotik hobetu dute, ordea. Barazki freskoei oliba-olio pixka bat gehitzea nahikoa da zaporea leundu eta onura guztiak jasotzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia