Zaindu zure esneko hortzak; gero eskertuko duzu
2002/09/05 Elhuyar Zientzia
Journal of Dental Research aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera, esneko hortzen osasun-egoerak behin-betiko hortzenarekin zerikusi zuzena dauka. Ondorio horretara iristeko, ikertzaileek 362 ume txinatar aztertu dituzte 8 urtetan, eta argi eta garbi ikusi dute esneko hortzetan txantxarra dutenek gero ere txantxarra izateko joera dutela. Hain zuzen ere, esneko haginetan txantxarra zuten % 85ek gero ere arazo bera zuten behin-betiko haginetan. Aldiz, esneko hortzak osasuntsuak zituztenen %83k txantxarrik gabe jarraitzen zuten gutxienez 12 urte bete bitartean.
Kontuan izan behar da txantxarra oso ohikoa dela umetan. Adibidez, AEBetan 2-4 urteko haurren % 18k, 6-8 urteko % 52k eta 17 urteko % 80k gutxienez hortz bat dute hondatuta. Beraz, esneko hortzen osasuna behin-betiko hortzeriarekin lotuta dagoela ikusita, onena hortzak txiki-txikitatik zaintzea da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia