}

Zaindu maite duzun hori

2004/09/17 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Egiptoarrek gizakiak bezain ondo momifikatzen zituzten animaliak. Hala adierazi dute egin berri duten ikerketa baten emaitzek. Hain zuzen, momifikatutako animalia batzuen analisi kimikoa egin dute, eta ikusi dute pertsonak momifikatzeko erabiltzen zituzten gai kimiko berak erabiltzen zituztela animaliekin.

Egiptoarrek milioika ugaztun, hegazti eta narrasti utzi zituzten momifikatuta; horregatik, adituek ez zuten uste prozesu oso konplikatua erabiliko zutenik haiekin. Katu baten, ibis baten eta bi belatzen momiak sakon aztertuta, ordea, garbi gelditu zaie oker zeudela. Ikerketak agerian utzi du zenbaterainoko garrantzia zuten animalia horiek egiptoarrentzat.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia