
XXI. mendeko eguzki-eklipse luzeenaz gozatu dute Asian. Zehazki, 6 minutu eta 39 segundo iraun zuen —2008ko abuztuan gertatu zen azkenengo eguzki-eklipse osoak 2 minutu eta 27 segundo iraun zuen—.
Asteazken goizean India ekialdean ikusi ahal izan zuten lehenengo aldiz, eta, ondoren, India osoan, Nepalen, Burman, Bangladeshen, Bhutanen, Txinan, Japonian eta Pazifikoan.
Eguzki-eklipseei esker, Eguzkia edo haren koroa inguratzen duten gasak ikus ditzakete zientzialariek. 2010eko uztailaren 11n ikusi ahal izango da hurrengoa.Irudia: Tonynetone
Kortabitarte Egiguren, Irati
Elhuyar Zientzia








