Urteko ilusio optikorik onena

Illusion of the Year Contest lehiaketako seigarren edizioan bideo bitxi hau saritu dute. Koukichi Sugihara matematikari japoniarra da sortzailea, eta bideoak grabitate-legeari desafio egiten diola dirudi.

Iman batek erakarrita bezala, egurrezko zenbait bola arrapalan gora nola doazen ikus daiteke bideoan. Ezinezkoa dirudi, baina ilusio optiko bat da, finean. Izan ere, arrapalen orientazio estrategikoei esker, berez ohikoa den beheranzko mugimendua goranzkoa dela iruditzen baitzaio ikusleari.

Aulestiarte Lete, Izaro

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Sariak