Uranoren 21. satelitea

Zirkuluaren barruko puntutxo hori da Uranoren 21. satelitea. S/2001 U 1 izena jarri diote, itsusi samarra Miranda, Ariel, Titania edo Oberon-en aldean. Horiek ere Uranoren sateliteak dira. 2001ean detektatu zuten, baina orian aurzketu dute.

S/2001 U 1ek eta beste bost satelitek oso orbita irregular eta eszentrikoak dituzte eta, gainera, Uranoren satelite handiek orbitatzen duten planotik kanpora daude. 10-20 kilometro arteko tamaina dute eta planetaren gaztaroan gertatutako talka baten hondakinak direla uste da.

Aurkikuntza egin duten ikertzaileen esanean, oso zaila da horrelako sateliteak detektatzea, ez direlako erraz bereizten hondoko izarretatik. S/2001 U 1 objektuari Ameriketako hainbat teleskopiorekin jarraitu zioten Uranoren satelitea zela baieztatzeko.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia