Ura Lurraren sakon-sakonean
2003/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Mantuaren goiko geruzetan baino azpirago ere ura dagoela ikusi dute lehenengo aldiz. Mantua Lurraren bihotzaren eta azalaren artean dagoen geruza da. Mantuaren goiko geruzan, ozeanoetako plaken zirriztuetatik iragazitako ura dago, baina zientzialariek ez zekiten zenbat ur pasatzen zen beheko geruzetara.
Orain, Zuricheko Teknologia Institutuan, ura uste baino sakonera handiagora jaisten dela ikusi dute: 400-700 km-ko sakoneran dagoen geruzaraino, hain zuzen. Ondorio horretara iristeko, Mediterraneo azpiko uhin sismikoak aztertu dituzte.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia