}

Ur-tantaren barruko dantza

2001/09/24 Elhuyar Zientzia

Argazki batek harrapatzen ez duen likidoaren mugimendua erresonantzia magnetiko nuklearren bitartez harrapatu da.

Ur-tantak nola sortzen diren eta, behin sortuta, likido barruan nola mugitzen diren garrantzi handia du meteorologian. Baina hori ikertzea oso zaila da. Laborategian edozein motatako tanta era badaiteke ere, tantaren barrukoari buruzko ikerketari ekiteko ez dago teknika errazik. Normalean argazkien bidez saiatzen dira halako dinamikak aztertzen, baina metodo hori erortzear dauden ur-tantekin ez da oso egokia izaten.

Hala ere, Alemaniako ikertzaile-talde batek ezusteko bat aurkitu dute. Tanten argazkiak egin beharrean, erresonantzia magnetiko nuklearren bitartez aztertu dituzte. Tantak ikertzean, teknika horren arazoa azkartasuna da. Erresonantziaz egindako irudi bakarra lortzeko denbora asko behar izaten da, eta, beraz, tanta bakoitzaren irudi bakarra lor daiteke. Itxaropen handirik gabe, ikertzaileek tanta askoren erresonantziak egin zituzten.

Baina tanta guztietan konbekzio-korronteak berdinak ziren eta, horregatik, tanta barruko likidoaren mugimenduaren eredua egitea erraza izan zen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia