
Messel lakuko animaliak pozoitutako ura edateagatik hil ziren. Horrela ebatzi dute misterioa. Lakuan, duela 47 milioi urte inguruko animalia anitzen fosilak aurkitu dituzte. Baina orain arte ez zekiten zergatik hil ziren. Messel-eko sedimentuak aztertuz, lakuan zianobakterio ugari zegoela ondorioztatu dute. Antza denez, nitrogeno-maila handitzen zenean, bakterio horiek pozoia askatu eta ura kutsatzen zuten. Ur hori edan eta minutu gutxi batzuk besterik ez zuten iraungo bizirik animaliek.
Argazkia: Senckenberg/Messel Research Department.
Orruño Aguado, Estibalitz
Elhuyar Zientziaren Komunikazioa