Unibertsoaren iraungitze-data
2004/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Unibertsoa hemendik 24 mila milioi urtera bukatuko omen da; hori kalkulatu du Andrei Linde astrofisikari teorikoak.
Lindek eta haren taldeak Hubble-n egindako neurketak hartu dituzte kontuan, eta lehenengo 11 mila milioi urteko iraungitze-data kalkulatu zuten arren, bikoitza baino gehiago iraungo duela esan berri dute. Unibertsoaren amaiera —Big Crunch deiturikoa— energia ilunak presio negatiboa eragiten duelako gertatuko omen da: Unibertsoa hedatu ahala presio hori handitu egiten da.
Dena dela, aurkariak ere badituzte, eta beste astrofisikari batzuen ustez Unibertsoak mugarik gabe hedatzen jarraituko du.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia