}

Uhinek izar berriak sortzen dituzte

1995/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Astronomoek arruntzat jotzen dituzte unibertsoan gertatzen diren talkak.

Edozein momentutan gerta daitekeela esatea asko bada ere, astronomoek arruntzat jotzen dituzte unibertsoan gertatzen diren talkak. Irudian dakusaguna fenomeno “arrunt” horietako bat da: guregandik 500 milioi argi-urtera gertatu den bi galaxien arteko talka.

Hubble zundak jaso duen irudi horretan talkak sorrarazi dituen uhinak ageri dira. Astronomoek uste dutenez, uhinetako gas-kontzentrazioa izar berriak sortu ahal izateko eman ohi den lehen urratsa da. Arretaz segitu beharko dugu prozesuaren bilakaera. Agian hurrengo alean izar berri bat sortu dela esan ahal izango dizuegu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia