
Bada, juxtu aurtengo udaberrian egokitu zitzaien ateratzea AEBetako hainbat estatutan. Txitxarren ninfa atera berriak berehala hasi ziren bikotekide bila; izan ere, bi hilabete besterik ez dute izan beren kantuen laguntzaz elkartu, ernaldu eta arrautzak jartzeko. Arrautzak zuhaitzetan jartzen dituzte, eta handik aste gutxira jaiotzen dira ninfak. Gero, zuhaitzen azala urratuz jaiolekua uzten dute eta lur azpian gordetzen dira. Dagoeneko han daude, eta bertan egongo dira datozen 17 urteetan ere.
Argazkia: Nebraskako Unibertsitatea
Elhuyar Zientzia