Tximistak elkarrekin konektatuta
2006/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Eredu matematikoetan oinarrituta, tximistek elkarren artean nolabaiteko konexioa dutela ikusi dute Israelgo Unibertsitate Irekian. Hain zuzen ere, sareen teoria erabili dute, gizabanakoen arteko harremanak aztertzeko erabili ohi den matematikaren alorra.
Ikerketa horren arabera, tximista-gune nagusi batzuk daude; gune horiek aktibo daudenean, beste gune batzuek ere aktibatzen dira (edo aktibatu dira aurretik). Beraz, nolabaiteko Espaziotik jasotako irudiak erabili dituzte ikerketa egiteko, Columbia transbordadoreak jaso zituen irudiak, hain zuzen ere. Izan ere, espaziotik Lurrari begiratuta, hainbat astronautari iruditu izan zaie tximistek elkarri eragiten zietela, nahiz eta tartean kilometro asko egon.
Orain ikusteko dago tximisten arteko lotura hori fisikoki nola gertatzen den: batzuek uste dute gakoa tximistak askatzen dituen elektroietan dagoela, beste batzuek uhin elektromagnetikoetan... Ikusten den bezala, badago zer ikertua.