Tse-tse eulia behin betiko erauzteko sistema berria
2002/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Tse-tse eulia Afrikatik behin betiko erauzteko sistema berria garatu dute. Oraingo honetan, antzututako euli arrak sortu eta basoan zabaltzea bururatu zaie ikertzaileei. Horrela, intsektu antzuen belaunaldiak lortu, eta azkenean espeziea guztiz desagertuko omen da.
Kritika ugari jaso ditu teknikak, proiektua aurrera ateratzeko beharko den diru-piloaz gain, arrakastarik izango ote duen ere oso zalantzan jartzen baitute biologoek eta medikuntza tropikalean adituek.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia