}

Trikuak salbatzeko txistua

1998/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Batez ere udaberrian askotan ikusten ditugu trikuak errepidetan automobilak zanpatuta. Kalte handia eragiten diete ibilgailuek animalia txiki hauei, baina Britainia Handian konponbidea aurkitu dute.

Ultrasoinuzko txistua automobilaren aurreko aldean ipintzen da.

Automobilean ultrasoinuak igortzen dituen txistu txikia ipintzen dute eta trikuek soinu horiek entzuten dituztenean geldirik egoten dira. Aurreko kolpe-leungailuan ipintzen da txistua eta haizea turuta moduko batetik igarotzen denean ultrasoinuak igortzen ditu.

Txistu-mota hori Estatu Batuetan sortua da eta adarzabalek automobilak harrapatzeko errepidea zeharka ez dezaten erabiltzen dute. Britainia Handian, dena den, urtean errepidetan 100.000 triku, beste horrenbeste azeri eta 50.000 azkonar hiltzen dira ibilgailupean zanpatuta.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia