Transplantatzeko dauden organoen zaintzaileak

Transplantatzeko dauden organoen zaintzaileak


Ulstergo Unibertsitateko zientzialari-talde batek transplantatu behar diren organoen egoera zainduko duen sentsorea garatu du. Mikroelektrodoz osatua dagoen sentsoreak une oro organoaren ezaugarri elektriko eta kimikoak hartzen ditu eta ospitalera transmititu. Horrela, ebakuntza egin behar duen zirujauak momentuan daki heldu berri den organoa transplantatzeko egoera egokian dagoen edo ez.

Organoa egoera txarrean helduz gero, horren zergatia jakitea ere errazagoa izango da, sentsoreen bidez lortutako datu guztiak gordeta baitaude. Honela, hurrengo kasuetan gaizki egindakoa konpondu ahal izango da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna