Transistorerik azkarrena
2005/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
AEBetako ikertzaile batzuek denik eta transistorerik azkarrena sortu dute,
600 gigahertzeko maiztasunetik gora dabilena, hain zuzen. Transistoreak material erdieroaleez egindako geruzaz daude osatuta. Kasu honetan, geruzatik geruzara konposizioa pixkanaka aldatuz lortu dute horren abiadura handiko transistorea. Ikertzaileen ustez, gainera, teknologia hori bera erabilita, oraindik transistore azkarragoak ere egin litezke, terahertzetan dabiltzanak, hain zuzen.
eu es fr en ca gl