Transgenikoez beste bat
2002/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bioteknologian adituek aurkikuntza berria egin dute manipulazio genetikoaren esparruan. Landare transgenikoek produzitzen dituzten elikagaiei gene arrotza kentzea lortu omen dute. Landarean barreiatutako gene arrotzak behar diren lekuan bakarrik agertzea eta beste lekuak garbi gelditzea da ikertzaileen helburua. Honela, transgenikoek dituzten abantailak aprobetxatu eta, gainera, elikagaiak gene haien ondoriorik gabe kontsumituko genituzke.
Horretarako, beste gene errekonbinante bat sartu beharko zaio landarearen zelulari, seinalea ematen zaion unean gene arrotza lotzen den lekuetatik askatzeko. Oraindik landare bakarrarekin lortu da arrakasta osoa, hots, gene arrotza guztiz moztea. Beste landare transgenikoekin arrakasta izango duen ikusteko dago.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia