}

Tornadoen jirabirak

2009/01/08 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Euri-tanten edota kazkabarraren tamainaren arabera, hodei horiek trumoi-tximistez gertatzen den ekaitza edo tornado bat eragingo duten jakin daitekeela ikusi dute Oklahomako Unibertsitateko bi zientzialarik. Horretarako, ordenagailu bidez egindako bereizmen altuko zenbait simulazio egin dituzte.

Tornadoak aire-masa bero eta hezeak aire-masa hotzarekin elkartzean sortzen diren haize-zurrunbilo bortitzak dira. Oklahomako meteorologoen arabera, oro har tornadoak eragiten dituzten hodei-motak ur-tanten tamainarekiko oso sentikorrak dira. Ur-tantak handi samarrak badira, aire-masak itxura ziklonikoa hartzen du berehala. Tanta horiek ez dira hain erraz lurruntzen eta airea ez da hain erraz hozten. Aitzitik, ur-tanta txikiek lurruntzeko joera dute, tarteka airea hoztuz.

Ikerketa horien guztien arabera, ur-tanta txikiek lurrunketa areagotzen dute, eta ondorioz, tornadoak sortzeko arriskua txikiagotzen da. Aurkikuntza horiek guztiek ekaitz bortitz horiek hobeto ulertzen lagunduko digute. Dena den, zientzialariek lan handia egin behar dute oraindik ere tornadoak kontrolatzera edo aurreikustera iritsi arteraino.

Argazkia: billypalooza

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia