Tolesten den beira
2007/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Beiraren antzeko materialak metalezko xafla ultramehe batez egin daitezke. Material gogorrak eta sendoak dira, baina, okertu edo tolestuz gero, erraz puskatzen dira. Ohiko metalak askoz malguagoak dira, atomoak kristal txikitan antolatuta dituztelako, eta tolestuz gero kristal guztiek bata bestearekiko mugitzeko aukera dutelako. Baina beira-itxurako metaletan ez dago mota horretako egiturarik. Horri esker, gogorrak dira, baina ezin dira tolestu. Txinako fisikari batzuek konpondu dute hori. Lau metaleko aleazio bat egin dute; zati batzuetan egitura trinkoa du, gogorra, eta beste batzuetan dentsitate txikikoa, tolesteko aukera ematen duena.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia