}

Tiranosauro baten oinatza

2007/10/11 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Phil Manning paleontologo britaniarrak dinosauro baten oinatza aurkitu zuen Montanan, Estatu Batuetan. Paleontologoaren ustez, arrazoi asko dago pentsatzeko oinatza tiranosauro batena dela. Alde batetik, oinatzaren itxura; 76 zentimetro luze da eta hiru behatz ditu. Bestetik, inguru geologikoaren adina; gutxi gorabehera duela 65 milioi urte sortutakoa da, dinosauroen azken garaikoa, tiranosauroen garaikoa, hain zuzen. Beste espezie baten oinatza ere izan daiteke, Nanotyrannus-arena, baina, tamainarengatik, zientzialariek uste dute probablitate handiagoa dagoela tiranosauroaren aztarna izateko.

Argazkia: Phil Manning

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia