Tibet goi-lautada baita Himalaiaren aurretik ere

- Nasa


Himalaia sortu aurretik ere 4.500 metroko garaierako goi-lautada bat omen zegoen gaur egun Tibet dagoen ingurunean; arroken oxigeno-isotopoetan oinarrituta iritsi dira ondorio horretara Beijing-eko Tibeteko Goi-lautadaren Ikerketarako Institutuko geologo batzuk.

 Duela berrogeita hamar milioi urte inguru altxa zen Himalaia Eurasia eta India kontinenteen arteko talkaren ondoren. Aldez aurretik zer zegoen jakin nahian dabiltza ikertzaileak, eta garai hartako arroketan bilatzen dituzte interpretatzeko moduko aztarnak. Arroketan gordeta gelditu den oxigenoak, esate baterako, garaiko atmosferaren konposizioaren berri ematen du, eta konposizio hori garaieraren arabera aldatu egiten da. Oxigenoaren isotopo arinak proportzioan ugariagoak dira altueran igo ahala. Eta Tibeten hegoaldeko arroka batzuk aztertuta, ikusi dute oxigeno-16 isotopo egonkor arinaren proportzioa oxigeno-18 isotopo egonkor astunarekiko gutxi gorabehera 4.500 metroko garaierari dagokiola.  

Rementeria Argote, Nagore

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Kimika Zientziak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta zientziaren eta teknologiaren dibulgazioan ari da 2003ko otsailetik Elhuyar Fundazioan.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera.  Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da,  ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Geologia