}

Telefono mugikorraren eraginak neurtzen

2001/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Telefono mugikorraren erabilera jarraituaren ondorio kaltegarriak ez dira oraindik ezagutzen. Telefono horiek sortzen duten erradiazio magnetikoaren kaltea neurtzeko ikerketa asko egin izan dira, baina ez dira oso zehatzak guztietan, gure zelulen forma eta elkarreragina gutxietsi baitira.

Madrilen egin den azken ikerketan, forma desberdinetako zelulekin egin da lan, eta argi gelditu da, zelularen formak eta zelulen orientazioak eragin zuzena duela eremu-elektrikoaren intentsitatean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia