Teknopolis eta Elhuyar aldizkaria, kazetaritza-sariketa banatan hautagai


Teknopolis eta Ana Galarraga Aiestaran hautagai izan dira, hurrenez hurren, Boehringer medikuntza-kazetaritza sarietan eta Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan. Lehena, Hiesari buruzko “Hiesa bizirik” saioagatik izan da hautatua, eta bigarrena, berriz, Elhuyar aldizkariko “Iraultza txikien lekukoak” atalarengatik.

Elhuyarrek zientzia gizarteratzen egiten duen lanari aitortza dira hautagaitza horiek. Azkenik, Quo aldizkariak eta Kanaldude telebista-saioak eskuratu zituzten sariak, Elhuyarrekoak hautagai ziren kategorietan. Zorionak irabazleei eta gainerako hautagaiei, eta eskerrik asko antolatzaileei eta epaimahaikideei, zientzia-kazetaritza aintzat hartzeagatik eta hauspotzeagatik.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Elhuyarren berriak