Tecnaliak suaren kontrako ate azkar bat garatu du

Tecnaliak suaren kontrako ate azkar bat garatu du


Tecnaliak azkar ireki eta ixten den eta suari eusteko gai den ate bat garatu du Europako Nofire proiektuaren barruan. Horrenbestez, bi erronka gainditu ditu; izan ere, orain arte ez da horrelakorik planteatu: irekitze-ixte azkarra izanik, suari eusten dion atea, alegia.

"Ohiko ateak lonazkoak izaten dira; horregatik dira ate bizkorrak. Gure erronka izan da panel arinekin abiadura hori lortzea eta suarekiko erresistentzia handiagoa izatea", azaldu du Asier Maiztegik, Tecnaliako kideak.

Panel horiek egiteko aerogelak, arroka-zuntzak eta elementu zeramikoak erabili dituzte. Arinak dira, baina ez plastikoa edo goma bezainbeste. Horregatik, ateak azkarra izaten jarraitu dezan, arraste-sistema berri bat diseinatu dute, besteak beste. Halaber, arrakastaz txertatu dituzte atearen funtzionamendu egokia bermatzen duten eta arrisku-egoerak saihesten dituzten segurtasun-gailuak. Eta ondorioztatu dute proiektu horretan ikertu diren sistema berri horiek guztiek ateen segurtasuna areagotzen dutela.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingeniaritza