Tantak murgiltzearen soinua

Tantak murgiltzearen soinua


Tantak murgiltzearen soinua
2007/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Uretara erortzen diren tanta guztiek ez dute zarata bera ateratzen. Soinua tantaren abiaduraren eta erortze-angeluaren arabera aldatzen da. Baina bi horiek ez dira parte hartzen duten faktore bakarrak. Tantaren konposizioak ere eragiten du; kanpoaldean substantzia hidrofoboak dituzten tantek askoz soinu ozenagoak eragiten dituzte substantzia hidrofiloak dituztenek baino. Frantziako Lyongo Unibertsitateko fisikariek aurkitu dute zergatik: ura uxatzen duten substantziak izanez gero, inguruko ur-molekulak ez dira tantarekin bateratzen, eta, tanta murgiltzen den heinean, aire-burbuila bat sortzen da. Burbuila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta soinu ozenagoa eragiten du.

1
230
2007
4
001
Fisika
Berriak labur
4

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika