}

Tanta bat maldan gora

2007/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Tanta bat maldan gora
2007/12/01 | Elhuyar

Likido tanta bat maldan gora igotzea lortu du Bristol Unibertsitateko matematikari-talde batek. Horretarako, malda eratzen zuen gainazala gogor astindu dute, gora eta behera. Azaldu dutenez, gainazala astintzean eragiten den indarrak tantaren gainazal-tentsioa baino handiagoa izan behar du, horrela ez bada tantak gainazalari itsatsita jarraituko baitu. Dena den, likidoa ezin da edonolakoa izan: tanta ezin da izan, ez oso handia ez oso txikia, handiegia balitz astindu aurretik isuriko litzatekeelako gainazaletik, eta txikiegia balitz astinduta ere ez litzatekeelako mugituko. Gainera, astintzean hauts ez dadin, urak baino dentsoagoa izan behar du.

1
237
2007
12
006
Fisika
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia