Ta Prohm, zuhaitzen tenplua

Ta Prohm, zuhaitzen tenplua


Ta Prohm, zuhaitzen tenplua
2011/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: © iStockphoto.com/Wolfgang Steiner)

Inoiz bertan 12.000 budistatik gora bizi izan badira ere, azken mendeetan zuhaitzak izan dira Ta Prohm tenpluko jaun eta jabe. Kanbodiako Angkor eskualdean dago oihanak hartutako tenplu hau. XII. mendearen hasieran eraiki zen, Jayavarman VII.a erregearen enkarguz. Tenplua budisten monasterioa eta unibertsitatea izan zen.

XV. mendean abandonatu zuten Ta Prohm, eta baita Angkor eskualde osoa ere. Naturak bere bidea egin zuen, eta oihanak irentsi zituen hainbat tenplu. Zuhaitzen sustraipean gelditu ziren eraikinak.

XIX. mendearen hasieran, frantziarrak Angkorrera iritsi zirenean, halaxe aurkitu zituzten, eta Ta Prohm bere horretan uztea erabaki zuten, balio paisajistikoagatik, eta tenplu haiek nola aurkitu zituzten ikusteko lagin gisa. Gaur egun, Kanbodiako amu turistiko garrantzitsuenetako bat da.

2
275
2011
5
014
Geografia; Historia
Mundu ikusgarria
18

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak