}

Superreroale berria

1993/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nazioarteko zientzilari-talde batek merkurioa duen eta lortzen erraza den superreroale berria erakutsi du. Nazioarteko talde honek gogorarazi duenez, orain arte lortutako trantsizio-tenperaturarik handiena -148 °C-koa izan da.

Orain lortutako superreroaleak, -179 °C-tik behera galtzen du erresistentzia elektrikoa eta kobre oxidoaz, tartean merkurio oxidozko eta bario oxidozko geruzak dituelarik, egina dago. Gaur egun trantsizio-tenperaturarik handiena duen superreroalearen antzeko egitura du. Desberdintasunak honako hauek dira, batetik kobre oxidozko geruza gutxiago ditu eta bestetik talioaren ordez merkurioa du.

Massimo Marezio, Murray Hill eta beste batzuk barioa, kobre oxidoa eta merkurio oxidoa nahastu eta bost orduz 800 °C-tan erre zuten nahastea. Marezio-k dioenez, merkurio-kantitatea eta kobre oxidozko geruzen kantitatea aldatuz, trantsizio-tenperaturaren errekorra apurtzea posible izango da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia