Sumendiei buruzko kronikarik zaharrena

Sumendiei buruzko kronikarik zaharrena


Ipar Hemisferioko zenbait zuhaitzek sumendiek izan duten jokabidea “gorde” egin dute bere baitan eta egoera horietan sortzen diren eraztunak ohi baino meheagoak izaten dira.

Azken 400 urteotan gertatu diren udako hotzaldiak sumendien agerpen bortitzei zor zaizkie. Hala uste dute behintzat, zuhaitzen eraztunak aztertzen diharduten ikerlariek. Ipar Hemisferioko zenbait zuhaitzek sumendiek izan duten jokabidea “gorde” egin dute bere baitan, egoera horietan sortzen diren eraztunak ohi baino meheagoak baitira. Orain arte Ipar Amerikako eta Europako 134 zuhaiztitan burutzen ari dira ikerketa horiek, zuhaitz-eraztunen egitura eta sumendien agerpenei buruzko informazioa alderatuz.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Geologia