}

Soinua itsasoan

1995/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kaliforniako La Jolla ikerketa-zentruko ikerlariek ozeanotako tenperatura etengabe igotzen ari dela diote. Itsasoan soinua ohi baino azkarrago hedatzen dela frogatuko balute, beroketaren teoria onartuta geratuko litzatekeela uste dute, horixe baita teoria horren frogapena. Iaz egin zuten soinuaren hedapena neurtuko duen esperimenturako eskabidea, baina Kaliforniako erakundeek talde ekologisten haserrea baretu behar izan dute ikerlarien eskaria onartu baino lehen, iskanbila handia eragin baitu asmo berriak.

Itsasoan soinua ohi baino azkarrago hedatzen dela frogatuz ozeanotako tenperatura igo egin del demostratu nahi dute La Jollako ikerlariek

Funtsean itsasoko tenperaturaren eta soinu-propagazioaren artean erlazio zuzena dagoela frogatu nahi dute ikerlariek: zenbat eta altuagoa izan tenperatura, orduan eta azkarrago zabaltzen da soinua. Horretarako 195 dezibeliotako sei bonbak jaurti nahi dituzte itsasoan aste berean, soinu horren propagazioa une desberdinetan aztertzeko asmoz.

Talde ekologisten iritziz, bonba horiek sorraraziko duten soinu-propagazioak noraezean utziko ditu soinu-bidezko komunikazioa erabiltzen duten animaliak. Izurdeen kasua bereziki kezkagarria da talde ekologisten iritziz, ikerketa-zentruaren inguruan izurde asko dagoelako eta esperimentuak animalia horien entzumena erabat honda dezakeela uste dutelako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia