}

Sistema immuneak kalteak jasaten ditu espazioan

2002/01/25 Elhuyar Zientzia

NASAk egindako ikerketa bati esker jakin da sistema immuneak ez duela espazioan Lurrean bezala jokatzen. Adibidez, gorputza kanpo-erasotzaileetatik babesten duten T zelulen eraginkortasuna txikiagotu egiten dela ikusi ahal izan da. Izan ere, zelula horiek ez dira behar bezala ugaltzen espazioan, eta seinaleak bidaltzeko eta mugitzeko zailtasunak dituzte.

Jakina da Lurrean estresak sistema immuneari eragiten diola, egoera horretan T zelulen jokabidea aldarazten duten hormonak jariatzen direlako. Beraz, baliteke espazioan gertatzen dena estresaren ondorioa izatea. Baina, hormonak alde batera utzita, ikertzaileek oraindik ez dakite espazioak berak dituen kondizioek kalterik eragiten duten ala ez, esaterako, grabitate-ezak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia