Siberiako altxorrak
1995/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Siberia munduko lautadarik handiena da. Estepa, taiga eta tundra biltzen dituen eskualde zabal honen ardatz ekonomikoa baliabide mineralen ustiapena da, nagusiki urrea, diamanteak, eztainua, kobrea eta aluminioa. EEBBetako Reston hiriko geologoak berriz, platinoaren bila abiatu dira Siberiara, zehatzago esanda, metal noble horren jatorria zein izan daitekeen ikertzera. Aspaldikoa da gai horrekiko eztabaida.
Restongo geologoek Siberiako platinoa Lurraren nukleoan edota horren gertuko geruzaren batean sortu zela uste dute eta eskualdeko azterketa berri bat eginez baieztatu nahi dute hipotesi hori. Hori horrela gertatuko balitz, hau da, Siberiako platinoaren jatorria Lurra beraren nukleoa dela ontzat emango balute, bertan gertaturiko aldaketa eta uhin-mugimenduak hobeto ezagutzeko bidea zabalik legoke. Horrek bestalde, zenbait mineral nobleren jatorriari buruzko eztabaidak erabakitzeko aukera eskainiko luke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia