}

Sexuen borroka inurrietan

2005/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Wasmannia auropunctata inurrien espermak emearen DNA suntsitzen du ernaldutako arrautzetan; hala, arrautza horietatik jaiotzen diren inurriek aitaren geneak bakarrik dituzte —aitaren klonak dira, beraz—.

Estrategia horren bidez, arren geneek iraun egiten dute eta gene-dibertsitatea mantendu egiten da. Izan ere, erreginak ere bere klonak egiten ditu emeen geneek iraun dezaten.

Aurkikuntza ustekabean egin dute Belgikako unibertsitate irekiko ikertzaile batzuek; izan ere, berez bestelako kontuak ari ziren ikertzen: giza jardueren eraginpean dauden W. Auropunctata-ren koloniak ez daudenekin alderatzen ari ziren Guyana Frantsesean.