Sexua eta generoa medikuntzan

Sexua eta generoa medikuntzan


Agerikoa da emakumeak baztertuta egon direla medikuntzan eta ikerketa medikoetan, izan sexu-­ezaugarriengatik, izan generoarengatik. Horrek ondorio kaltegarriak ekarri dizkie emakume gisa identifikatzen direnei. Kalte horiek saihesteko eta diskriminazioa gainditzeko, adostasun zabala jaso dute sexua eta generoa arlo medikoan aintzat hartzeko eman diren pausoek. Zenbait adituren ustez, ordea, ez dira nahikoak. Beste batzuek, aldiz, zalantzan jartzen dute berariazko neurri horien egokitasuna.

Elhuyar aldizkariak Ainitze Labaka Etxeberria eta Arantza Etxeberria Agiriano gonbidatu ditu gaiari buruzko beren ikuspegia ematera. Labaka erizaintzan graduatua da eta doktorea psikologia programan. EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea da, eta, besteak beste, estresa eta mina ikertu ditu, sexua eta generoa aintzat hartuta. Etxeberria, berriz, filosofian doktore da, eta EHUko Filosofia Saileko irakasle da, eta bertako IAS-Research taldeko ikertzailea. Gai hauek lantzen ditu, beste batzuen artean: autonomia eta indibidualtasuna biologian eta medikuntzan, garapenaren biologia ebolutiboa, heriotzaren ikuspegi biologikoa, eta, Zientziaren Filosofian, sailkapenak zientzian eta gizartean (generoa, arraza).

 

 

Ainitze Labaka Etxeberria

Zeluletatik hasi eta organismo osora

 

Arantza Etxeberria Agiriano

Emakume ikusezinak ez, baina estereotipoak ere ez

 

Labaka Etxeberria, Ainitze

Erizaina

Etxeberria, Arantza

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna