Sexua aukeran

Sexua aukeran


Bgenekien liztorrek eta erleek kume arrak ala emeak nahierara sortzeko trebetasuna zutela, baina ahalmen hori hegaztiek ere bazutenik ez genuen uste orain arte.

Zingira-lezkaria (Acrocephalus palustris) eta bere habia kumeekin.

Seychelleetako zingira-lezkariak (Acrocephalus seychellensis txoriak), ordea, bereziak dira. Txori hauek irla txikitan bikoteak osatuz bizitzeko ohitura dute. Nahikoa elikagai dutenean, beren menpe lurralde zabalagoa hartzeko joera dute. Horretarako kume emeak izaten dituzte, habiak egiten eta janaria biltzen laguntzen dutelako.

Janaria eskas delako gurasoek kume asko hazi ezin badute, ordea, kume arrak izan ohi dituzte, hegan lehenago hasi eta habia utzi egingo dutelako. Gertaera hau dela eta, txoriek kumeen sexua aukeratzeko duten mekanismo genetikoa hobeto ulertzea espero da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena