Saturno bezain zaharrak eraztunak

Saturno bezain zaharrak eraztunak


NASAren Cassinni zundak argitu du Saturnoren eraztunen adinaren misterioa. Hipotesi baten arabera, eraztun-sistema planeta bera baino berriagoa da, eraztunak osatzen dituzten harriek ez baitute espaziotik etorritako hauts asko gainazalean; astronomoen esanean, harriak “garbiegi” daude Saturnoren eraztunak zaharrak izateko. Baina Cassinniren neurketen arabera, espaziotik datorren oso hauts gutxi erortzen da eraztunetako harrien gainean. Zazpi urtean, kanpoko espaziotik eraztunetara eroritako 140 hauts-partikula besterik ez ditu detektatu zundak. Astronomoek askoz gehiago izatea espero zuten, baina, hain partikula gutxi izanda, misterioa argituta geratu da: Saturnoren eraztun-sistemak 4.400 milioi urte dituela, gutxi gorabehera; planetaren adin bera, alegia.

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia