Belfast-eko (Ipar Irlanda) Great Victoria Street tren-geltokian jarriko dira lehenengoz hatz-marka bidez itxi eta irekiko diren segurtasun-kontsignak, segurtasun-sarrailak beraz. Bidaiariak utzitako hatz-marka ordenagailuak jasoko du eta kontsigna irekitzeko hatz-marka berbera beharko da. Sistema garatu duen enpresaren ustetan, segurtasun-maila handiagoa lortuko da horrela geltokietan, lapurrek edo trafikatzaileek ez baitute aurkituak izateko aztarnarik utzi nahiko.
7kn argitaratua
Beñar Kortabarria Olabarria
Elhuyar Zientzia Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.







