Sardinia: mendia itsasoan

Sardinia: mendia itsasoan


Sardinia: mendia itsasoan
2010/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: -)

"Mendia itsasoan", horrela deskribatu zuen Ratzel geografo alemaniarrak Italiako bigarren uharterik handiena. Sardiniari buruz ari zen. Mendiaren eta itsasoaren arteko ezkontza horren ondorioz, turista ugariren jomuga izan ohi da uhartea.

Antzinako sumendien eraginez, eta itsasoaren eta haizeen indarragatik, Sardiniako orografia gogorra da, puskatua, eta ikusgarria.

Uharte nagusia uharte txikiz inguratua dago; tartean, Maddalena artxipelagoa osatzen dutenak, uharte nagusiaren iparraldean. Artxipelago horretako uhartetxoak ikusgarriak dira. Granitozko formazio ikaragarriak daude, bai eta bainua hartzeko gogoa ematen duten badiatxoak ere. Parke nazional izendatua dago artxipelagoa, eta, hortaz, eraikitze-erasoetatik libre da.

(Argazkia: Arg.: © iStockphoto.com/Wollemipine)

Maddalena parke nazionaleko tokirik entzunenetakoa Spiaggia Rosa da, hondartza arrosa. Hondarraren koloretik datorkio izena, koral-, maskor-, eta granito-zatikiek kolore arrosa ematen baitiote.

2
267
2010
9
017
Geografia
Mundu ikusgarria
20

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Geografia