Saguek gaixotasunak usaindu ditzakete
2009/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Saguek gaixotasunak usaindu ditzakete
2009/09/01 | Elhuyar
Suitzako Geneva Unibertsitateko neurogenetikari batzuek ikusi dute hainbat karraskarik gaixorik dauden banakoak identifika ditzaketela usaimenaren bitartez. Saguen genoma aztertuta, ezagutzen ez zituzten bost usain-errezeptore aurkitu dituzte, eta ikusi dute errezeptore horiek immunitate-sistemako zelulek dituzten errezeptoreen familiakoak direla. Errezeptore horien bitartez, immunitate-sistemako zelulek odoleko patogenoek isurtzen dituzten konposatuei antzematen diete, eta zer zelulari egin behar dieten eraso jakiten dute. Era berean, gaixoek isurtzen dituztenak ere usaintzen dituzte karraskariek, eta haiengandik urruntzen dira.
1
256
2009
9
017
Zoologia; Mikrobiologia
Albisteak
16

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia