}

Sagu-obuluak in vitro heltzea lortu dute

2002/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ugaztun emeek, jaiotzen direnean, milioika obozito dituzte obulutegian. Horietatik, ehunka gutxi batzuk besterik ez dira heltzen. Heltze-prozesua oso konplexua da; beraz, in vitro egitea benetan da zaila.

Nature aldizkarian argitaratutako lan baten arabera, ordea, zientzialariek pauso hori ematea lortu dute. Japoniako Gunma Unibertsitateko ikertzaileek sagu-obulu heldugabeenetatik abiatuta egin dute saiakera, eta emaitza ezin hobea izan da.

Metodoan nukleoa bakarrik heltzen da. Nukleoa bakarrik heltzen da, eta, beraz, klonazioan egiten den bezala, nukleoa atera eta heldutako beste obulu batean jarri behar izan dute. Ondoren, obulua in vitro ernaldu eta sagu eme baten uteroan ezarri dute. Azkenean, sagutxo osasuntsuak jaio dira.

Ikertzaileen esanean, teknika oso baliagarria izan daiteke minbizia duten neskatilentzat. Izan ere, kimioterapiak antzutu egiten du, baina nahi izanez gero, tratamendua hasi aurretik obulutegiak erauzi eta gorde daitezke. Hala ere, teknika hori gizakietan erabiltzerako, oraindik bost bat urte beharko direla uste dute ikertzaileek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia